Ibaeta Basketek eta Donostiako Atletikok indarrak batu dituzte
Donostian saskibaloia, talentuaren garapena eta jokalarien prestakuntza elkarrekin bultzatzeko asmoarekin, Ibaeta Basketek eta Donostiako Atletikok lankidetza hitzarmena sinatu dute.
Akordioaren arabera, bi klubek Eskola proiektuaren garapenean batuko dituzte indarrak. Egitasmo horrek Donostiako Atletikoren Bera Berako instalazioetan jarraituko du. Etapa hori bukatzean, jokalariek prestakuntzarekin jarraitzeko eta Donostiako Atletikoren egituran, haurren mailetan, integratzeko aukera izango dute.
Era berean, Bera Berako instalazioetan Ibaeta Basketek Gipuzkoako jokalarien talentua garatzeko egiten dituen teknifikazioak egingo dira, talentua garatzeko eta detektatzeko elkarlanaren barruan. Bi klubek, gainera, Donostian saskibaloiaren praktika sustatzeko, jokalarien garapenean koordinatzeko eta elkarrekin antolatzen dituzten jardueretan elkarlanean arituko dira.

