McDonaldsek Amaran jarriko du hiriko laugarren jatetxea
Lizarra kaleko 4 eta 6 zenbakien etxabeetan jarriko dute McDonalds berria.DonoSShopping Donostiako Udalak hirian beste jatetxe bat irekitzeko lizentzia eman dio janari lasterreko McDonalds kateari. Hiriko laugarren establezimendua Amarako Lizarra kalean jarriko dute; zehazki, 4. eta 6. zenbakien etxabeetan. Bi lokal komertzial batuko dituzte jatetxea martxan jartzeko. Beste hiru jatetxeak Bretxan (Parte Zaharra), Garberan (Altza) eta Belartzan (Añorga) daude.
Donostitik atariak jakinarazi duenez, udalak abuztuaren 31n eman zion lizentzia enpresari, eta 400.880,54 euroko inbertsioa egingo dute. Bestalde, establezimenduak 170 pertsonako edukiera izango du.
Bestalde, hedabide berak adierazi du Lizarra kaleko eta inguruko bizilagunak kezkatuta daudela McDonalds berriaren irekierarekin. Zarata eta pertsonen joan-etorria areagotzearen beldur dira, baita zikinkeria arazoak izatearen beldur ere. Horrekin batera, kale berean Aldapeta Maria Ikastetxea dago, eta bizilagunek ez dute ulertzen eskolatik horren gertu elikadura osasungarriarekin bat egiten ez duen jatetxe bat jartzea.

