Ostegunetik aurrera neguko ordutegia izango dute mugikortasun bertikaleko elementuek
Morlansko igogailua.Donostiako Udala Urriaren 1etik aurrera, udalak jakinarazi du neguko ordutegia izango dutela berriro ere mugikortasun bertikaleko elementuek. Beraz, igogailuak, eskailerak eta arrapala mekanikoak 07:00etatik 23:00etara artean egongo dira martxan.
Izan ere, udaran zehar ohiko ordutegia luzatu egiten du eta 00:00etara arte egoten dira martxan –Aste Nagusian ezik, 01:00ak arte egoten dira martxan–. Udalak adierazi du ordutegi zabalagoarekin izandako esperientzia aztertzen jarraituko duela “herritarren erabileren eta beharren arabera, zerbitzu horien funtzionamenduan egin daitezkeen doikuntzak baloratzeko”.

