Udalak 445.00 euroko inbertsioa egin du hainbat haur parke berritu eta hobetzeko
Amasorrain parkean ere egingo dituzte lanak.Donostiako Udala Irailaren hasieran hasi zen udala haur parkeak berritu eta hobetzeko lanetan. Hamabost parketan egingo ditu lanak udalak eta honakoak dira helburuak: zoladuren segurtasuna hobetzea, haur parkeak osorik berritzea, segurtasun zoruak ordeztea eta jolaserako elementuak hobetzea. Hala, udalak 445.000 euro inguruko inbertsioa egingo du aipatutakoak lortzeko. Udalak bi edo hiru hilabete arteko epea aurreikusi du lan denak amaitzeko baina jakinarazi du baldintza meteorologikoek plangintza baldintzatu dezaketela kasu batzuetan, batez ere segurtasun zoladura berriak jartzerako garaian.
Udalak azaldu du lan denak ez direla jolas eremuak berritu edo konpotzeko, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko dira batzuk; hutsuneak betetzea kasu. Hala ere, zazpi parke guztiz berrituko ditu udalak: Koldo Mitxelena, Merkezabal, Txaparrene, Lourdes Iriondo, Latsari, Amasorrain eta Oriamendi plazak. Izan ere, parke horietan parke zaharrak kendu eta haurrentzako “esparru berri bat” jarriko du udalak.

