Elene Fresco Bera Berako jokalariak ere min hartu du
Elene Fresco jokalaria Beti Onak taldearen kontrako partidan, Gaskan.Bera Bera Denboraldia nahi eta behar baino jokalari gutxiagorekin hasi du Bera Bera eskubaloi taldeak. Izan ere, asko dira min hartuta daudenak. Zerrenda luze horretara batu da Elene Fresco gaztea.
Asteleheneko entrenamenduan orkatila bihurritu zuen, eta mediku azterketak egin ostean, eskuin orkatilako lotailuaren haustura partziala dauka. Ondorioz, hurrengo hiru partidak ezingo dituela jokatu adierazi du klubak. Hau da, Elda, Kanaria Handia eta Porriño taldeen kontrako ligako neurketak galduko ditu.
Frescorekin batera, min hartuta daude Somaza, Karsten, Arroyo, Tapia eta Kruijswijk.

