'Profeten Lurraldea', Marte Lasarteren lan berria
Marte Lasarte taldea.Balaunka Marte Lasartek Belakorekin elkarlanean egindako lan berria kaleratu du: Profeten Lurraldea. Maiatzean kalertu zuen Kristalezko Eguna laukoteak, eta datorren azaroaren 3an taldeak kaleratuko duen LParen aurretik dator abestia.
Marte Lasarteren bigarren LPa izango da azaroan argitaratuko duten Kea, Argiak eta kontraesanak izendatutakoa. Balaunka zigiluak jakinarazi du laster emango duela bigarren lan luzeari buruzko informazio gehiago, “baina momentuz, Marte Lasarteren abesti berriaz disfruta dezakegu”.
Balaunkak azaldu duenez “inpotentziak eta asimilazioak” bat egiten dute abesti honetan, eta, hala islatu nahi izan du taldeak Maitane Camposek zuzendutako bideoklipean, “abestiaren gordintasuna” erakutsiz.

