Satorralaiak umorezko elkarretaratzea egingo du topoaren pasabidearen inaugurazio egunean
Satorralaiaren mobilizazio bat.Mikel Elkoroberezibar Beloki Azaroaren 21ean jarriko dute abian Donostiako topoaren pasabidea. Egun horretan, Satorralaia bizilagunen mugimenduak umorezko elkarretaratze bat egingo du Easo plazan, 12:00etan.
“Hiriak behar ez duen azpiegitura xahutzaile horrekiko desadostasuna adierazteko elkartuko gara”, azaldu dute. Datozen asteetan mobilizazioaren informazio gehiago emango dute.

