Ehiza txakurrak Animalien Osasunaren Legean sartzearen alde mobilizatuko dira
Ehizaren aurkako mobilizazio baten artxiboko irudia.Rafael Fernandez PACMA alderdi animalistak elkarretaratzeak antolatu ditu Espainiako Estatuko hamahiru hiritan, tartean Donostian, ehiza txakurrak Espainiako Animalien Osasunaren Legean kontuan izan ditzatela aldarrikatzeko. Urriaren 18an egingo dituzte mobilizazio guztiak; Donostian, 12:00etan elkarretaratuko dira, Alderdi Ederren.
Txakurren babesa “erabiltzen diren jardueraren araberakoa ez izatea” eskatu du, baita “salbuespenekin” bukatzeko ere. Hain zuzen ere, ehizara, zaintzara eta artzaintzara bideratutako txakurrek zein jarduera profesional eta espezifikoentzat eta segurtasun-kidegoentzat erabiltzen direnek babes maila bera edukitzea nahi du alderdi animalistak, “abandonuari eta tratu txarrei aurre egiteko neurriekin”.

