Eskola Jokoen piraguismo lehiaketa antolatu du Donostia Kayak klubak
Donostia Kayak-en artxiboko irudia.Donostia Kayak Donostia Kayak piraguismo klubak Eskola Jokoen lehiaketa antolatu du urriaren 18rako (igandea), 10:00etik 12:00etara, Urumea ibaian, Donostian. Kimu eta haur kategorietako umeentzako lasterketak egingo dituzte, 27 Industrialdeko zubiaren eta Martuteneko oinezkoentzako zubiaren artean. Benjamin kategoriakoek ere parte hartu ahal izango dute, baina sailkapenik gabe.
“Hau izango da Urumea ibaian antolatuko den eskola kiroleko 2026-2027ko denboraldiaren lehenengo lehiaketa”, azaldu dute antolatzaileek. Klubak Benartegi baserrian dituen instalazioetatik egingo dute lehiaketa (Kristobaldegi pasealekua 42) eta lehiakideak 27 Industrialdearen zubiaren azpitik egingo dituzte irteerak. Parte hartzea irekia izango da.

