Sagar Uzta festa egin dute Katxolan
Auzolanean bildu zituzten sagarrak eta muztioa egin.Aieteko Bizilagun Elkartea Sagar Uzta festa ospatu zuten larunbatean bigarrenez, Aieten. Hirian gauzatzen den halako jarduera bakarra da, eta xede du sagardoa egiteko prozesu tradizionala modu erraz eta parte hartzailean ezagutzera ematea.
Adin guztietako lagunak batu ziren jarduerara. Lantxabek Miramonen landatutako 253 sagarrondok osatutako sagastira joan ziren, lehenik, auzolanean sagarrak biltzera. Zuhaitzak astinduta eta lurreko sagarrak bildu zituzten Ezeiza ahizpen jotako trikitixa doinuari jarraituz, Katxolara joateko ordua zela jakin zuten arte.
Baserrian, jasotako sagarrak txikitu eta prentsatu zituzten, tolare eramangarri batean. Gero, muztio egin beharria eta mokadutxoa hartu zuten. Gainera, haurrentzako jolasak ere egin zituzten eta presente izan zen ere Aieten institutu publikoa sortzeko aldarrikapena
Jardunaldia Lantxabek, Cristina Enea Fundazioak, Fruitondoak programaren bidez, eta Donostiako Udaleko Parke eta Lorategien sailak antolatu zuten.

