Senegalera eramateko materiala eman dio Udaltzaingoak kooperazio erakunde bati
Udaltzaingoak Baobab Euskal Herria Fundazioari eman dizkio gaur materialak.Donostiako Udala Udaltzaingoak “30.000 maskara, dozena bat makila, 50 aterki, dozenaka praka, eguzkitako bat eta oinetakoak” eman dizkio gaur Senegalera doan Baobab Euskal Herria Fundazioari, Donostiako Udalak jakitera eman duenez. Materialaren zati bat galdutako objektuengandik datoz, eta bestea sobran zuten ekipamenduari dagokio.
Baobab Euskal Herria Fundazioa garapenerako lankidetza eta laguntza talde bat da, eta azken urteetan Saharaz hegoaldeko Afrikako hainbat herrialdetan egin du lan, besteak beste, 55 ohe, 450 ikasmahai bidali ditu Senegalera. Udalak esan duenez laster eramango dute materiala Senegalera eta “beharra duten herritarren artean” banatuko dute.

