61. Behobia-Donostiak badu bere kamiseta
61. Behobia-Donostia probaren kamiseta aurkeztu dute antolatzaileek.Fortuna K.E. Azaroaren 8an egingo dute 61. Behobia-Donostia lasterketa jendetsua, eta Fortuna Kirol Elkarteak, probaren antolatzaileak, aurtengo kamiseta aurkeztu berri du, Joma marka babesle nagusi izanik.
“Kamiseta zeharkatzen duten kolore degradatuko lerro eta uhinen bidez, lasterketa eguneko jai giroa, energia eta mugimendua islatu nahi dira. Kolorezko uhinen estetika alaiak atzeko plano ilunaren soberatasuna leuntzen du”, azaldu du Fortunak. Lasterketaren izena ageri da elastikoan, baita korrikalariek zeharkatzen dituzten udalerrienak ere: (Irun, Hondarribia, Lezo, Oiartzun, Errenteria, Pasaia eta Donostia.
Errendimendu handia eskaintzeko garatua, kamiseta ofizialak erosotasuna eta azken belaunaldiko teknologia uztartzen ditu”, gaineratu dute antolatzaileek: “Oihala: oso arina eta elastikoa, korrikalariek beren helburuak lortzen soilik jar dezaten arreta. Raglan mahukak: ergonomia hobetzeko eta mugimendu askatasun handiagoa emateko. Micro-Mesh System teknologia transpiragarria: izerdia metatzea erregulatzeko gaitasuna duena. Jostura termosellatuak: igurtzi eremuak ezabatzen dituzte eta urradurak prebenitzen dituzte, goi mailako erosotasuna eskainiz”.

