Done Mikel Aralarkoa Artzain Onaren katedralera ekarriko dute
Artzain Onaren katedrala eta ingurua.Joseba Parron San Sebastian Aralarko santutegiak bidalitako eskaera Atzain Onak onartu ostean, Done Mikel Aralarkoa larunbatean, hilak 10, iritsiko da Donostiara. Bilbo plazatik Artzain Onaren katedralera prozesioa egingo dute, eta segidan, meza santua.
Done Mikel Aralarkoa Donostian egongo den lehen aldia izango da eta Aralar eta Gipuzakoaren arteko “aspaldiko loturaren” adierazpen bizia izatea espero du Donostiako elizbarrutiak.


