Medikuek atzeratu egin dute urriaren 28rako iragarritako greba mugagabea
Medikuen protesta, ospitalearen aurrean.Inaxio Esnaola Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak hauteskunde orokorrak azaroaren 29ra aurrera ondoren, medikuek atzeratu egin dute greba mugagabea. Hilaren 28rako iragarri zuten, baina ez dute egingo.
Greba batzordeak hartu du erabakia, gobernu berriak hartuko duen jarrera zein izango den jakin arte. Nolanahi ere, gobernu berriak medikuen eskakizunak aintzat hartzen ez baditu, mobilizatzen jarraituko dutela ohartarazi dute.
Une honetan, gobernu berria osatu artean, negoziatzeko modurik ez dutela diote. Gogoratu behar da estatutu marko propioa dela medikuen eskakizun nagusiena.

