'Paper artean hegan' tailerra egingo dute Hegaztien Eguna ospatzeko
Uliako hegaztiak bilduko dituen liburuxka bat egin nahi dute.Cristina Enea Fundazioa Ulia Interpretazio Zentroan, Hegaztien Eguna ospatzeko, Paper artean hegan tailerra egingo dute, bertan Uliako basoko hegaztiak “ezagutu eta irudimena erabiliz beraiei buruzko istorio gustukoena jasoko duen liburuxka” egin nahi dute.
Liburuxka egiteko Itziar Unzurrunzaga artista egongo da; diseinua, estanpazio botanikoa, serigrafia eta natura uztartzen dituen artista, interiorista eta hezitzailea da Unzurrunzaga.
Jareduera igandean, hilak 11, egingo dute, 11:30etan eta 2 euroko fidantza jarri beharko du parte hartu nahi duenak. Bost urtetik gorako pertsonentzat da jarduera eta izen ematea Cristina Enea Fundazioaren webgunean egin behar da.

