Donostiako Atari Gastrotekak Miniaturazko Sukaldaritza Proposamen Onenaren saria irabazi du
Atari Gastrotekak Miniaturazko Sukaldaritza Proposamen Onenaren lehen saria jaso du.Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea Atzo ospatu zuten Kursaalean Gipuzkoako Pintxo, Banderatxo eta Miniaturazko Sukaldaritzaren VI. txapelketa eta, beste irabazle batzuen artean Donostiako Atari Gastroteka dago, Miniaturazko Sukaldaritza Proposamen Onenaren lehen saria jaso du eta gastrotekak.
Mikel Ubarretxena Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko presidenteak pintxoen atzen dagoen lana nabarmendu du eta txapelketak lan horri balioa eman nahi diola gaineratu du. Bestetik, San Sebastian Gastronomika Euskadi Basque Countryko programazio ofizialean egotea, txapelketak egin duen “jauzi handiena” dela aipatu du Ubarretxenak.
Donostiako Atari Gastrotekaz gain, honakoak izan dira irabazleak: Tatapas Gastrotekak Pintxo edo Banderilla Onenaren lehen saria jaso du eta Naroa kafetegiak Pintxo edo Banderilla Onenaren bigarren saria. Karlos Argiñanok Miniaturazko Sukaldaritza Proposamen Onenaren bigarren saria jaso du eta Gipuzkoako ordezkari izandatu dute Madril Fusioko Pintxo eta Tapen Txapelketarako.

