Egiako familia bat etxegabetze arriskuan dagoela ohartarazi du Saretxek
Saretxeren manifestazio bateko artxiboko irudia.Inaxio Esnaola Saretxe etxebizitza sindikatuak azaldu duenez, Egia auzoko familia batek etxetik kaleratua izateko arriskua du: “Adin txikikoak dituen Egiako familia bat urriaren 19an etxegabetua izateko arriskuan dago”. Hori dela eta, “elkartasuna antolatzeko eta hurrengo urratsak elkarrekin pentsatzeko”, auzo asanblada irekia antolatu dute biharko, hilak 9, Egiako Plaza Haundin (Luis Martin Santos plaza), 18:30ean.
Etxebizitzaren arazoa agintari, eragile, hedabide eta herritar gehienen ahotan dagoen egunotan, hain zuzen ere. Hori dela eta, sindikatuek greba orokorrera deitu dute Espainiako Estatu osoan, etxebizitza eskubidearen alde.

