Gizon bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean
Donostia ospitalea.Artxiboa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak baieztatu duenez, 61 urteko gizonezko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean. Paziente onkologikoa zen, eta gela partekatu zuen infekzioa zuen beste gizon batekin, baina ez zekiten beste paziente hori kutsatuta zegoenik.
Osakidetzak gutxienez 25 pertsonari eman die txertoa kasuaren berri izan ondoren, kutsatze berriak prebenitzeko hartutako neurrien barruan. Tximino baztangaren birusak, sukarra, larruazaleko lesioak eta ganglio handituak eragin ditzake. Osasun baldintza jakin batzuk dituzten pertsonen kasuan, bereziki immunitate sistema konprometitua dutenen kasuan, infekzioak larritasun handiagoa izan dezake.
Gizonezkoaren heriotza dela eta, Miguel Angel Goenaga Donostiako Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoen zerbitzuburuak azalpenak eman ditu hedabideen aurrean. Tximino baztangaren hilkortasun tasa “oso baxua” dela adierazi du, eta hildakoak beste gaixotasun batzuk zituela, eta defentsak oso baxu. “Guk dakigula, EAEn tximino baztangak jotako lehen hildakoa da”, gaineratu du.

