Greba eguna dute gaur udal langileek
Martxoaren 17ko greba orokorreko artxiboko irudia.Nagore Garmendia ELA eta LAB sindikatuek deituta, greba egiten ari dira gaur (hilak 8) Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako udal langile ugari, lan hitzarmen kolektibo integralak adostearen alde. Zehazki, 125 udal batzordek egin dute bat gaurko grebarekin, tartean Donostiakoak, Bilbokoak eta Gasteizkoak.
“Udalhitzen mahaian bi urtez negoziatu ondoren, irailaren 25eko negoziazio mahaian, Eudeleko alderdi politiko nagusiek negoziazio mahaiari amaiera ematea erabaki zuten, proposamenean beste mugimendu bat egiteko prest ez zeudela argudiatuta. Era berean, Udalhitzen negoziazioek emango luketenaren zain, udaletik kanpo dauden udalen hitzarmenen negoziazioa ere geldirik dago”, azaldu du ELA sindikatuak.
“Udalhitzen negoziazio mahaia hasi eta ia bi urtera, Eudeleko alderdi nagusiek negoziazioa blokeatu dute”, salatu du ELAk. Gogortu behar da udal langileek bi orduko lanuzteak egin zituztela apirilaren 23an eta egun osoko bi greba egun maiatzean eta ekainean, hori dela eta.
Donostian, zenbait udal instalazio itxita daude greba dela eta. Jose Antonio Gaska kiroldegia da horietako bat, eta, hain zuzen ere, Ibaeta Basketek jakinarazi du Illunbera lekualdatuko duela gaur Gaskan jokatzekoa zen ligako partida, langileen greba dela eta.

