'Super zozketa' kanpaina abian jarri du San Sebastian Shopsek
Kanpainaren kartela.Donostia Shops San Sebastian Shopsek, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzaren babesarekin, Super zozketa! kanpaina berri bat abian jarri du. Tokiko merkataritzan erosketak sustatzea eta dinamizatzea helburu duen egitasmoa iazko abenduan egin zuten lehenengoz. Orduan izandako harrera “bikainaren” ondoren, 8.000 euro beharrean, 15.000 eurora igo du sarien zenbatekoa.
Erraza da zozketan parte hartzea. Kanpainarekin bat egin duten 300dik gora saltokietako batean erosketa bat egitea —gutxieneko zenbatekorik gabe— besterik ez da behar. Atxikitako saltokiek identifikazio afixa bat izango dute ikusgai, eta San Sebastian Shopsen webgunean kontsulta daitezke ere.
Zozketa azaroaren 3an egingo dute eta irabazleak azaroaren 29ra arte izango dute opari txartelak erabiltzeko aukera. Guztira, hamabost sari banatu dituzte: 1.000 euroko hamar erosketa txartel eta 500 euroko beste hamar. Kopuru horiek parte hartzen duten establezimenduetan bertan erabiltzeko dira.

