Aparkaleku kanpaina abiatu du Telparkek, %61erainoko deskontuekin
Telparkek merkataritza eta jasangarritasuna bultzatzeko kanpaina abiatu du.Telpark Gipuzkoako Ostalaritzak, Gipuzkoa Merkatariak Federazioak eta Telpark konpainiak indarrak batu dituzte tokiko negozioei laguntzeko eta mugikortasun jasangarria bultzatzeko. Kanpaina honen xede nagusia beherapen garaian hirigunera hurbiltzea erraztea da, bertako jarduera ekonomikoa sustatuz.
Hilaren 5etik 29ra bitarte, erabiltzaileek %61eko deskontua eskaintzen duten Multipass txartelak eskuratu ditzakete, Telpark aplikazioaren bidez. Sistema honekin, hamabi orduko aparkaldiak 3,49 euroko prezio finkoan egin ahal izango dira Donostian kudeatzen dituzten sei aparkalekutan: Okendo, Kontxa, Boulevard, Easo, Katalunia Plaza eta Atotxa.
Txartelak bost, hamar edo hogei erabilerakoak izan daitezke, eta urtebeteko balio muga dute. Sarbidea matrikularen irakurketa digital bidez egiten da, eta, gainera, aplikazioak malgutasun osoa ematen du txartelari lotutako matrikula momentuan bertan aldatzeko.
Ibilgailu elektrikoentzat, hobari berezia
Mugikortasun jasangarriago baterako trantsizioan, Multipass txartelaren erosleek %30eko deskontua izango dute euren ibilgailu elektrikoa kargatzerakoan. Abantaila hori urte amaierara arte egongo da indarrean Espainiako Telpark aparkaleku guztietan.

