
Epaituak eta baztertuak izateko beldurrak isilarazi egiten ditu buru osasuneko arazoak dituzten pertsonak. 40 urte daramatza, hain zuzen ere, Agifes elkarteak pertsona horiek zaintzen eta artatzen; Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren atarian —bihar, hilak 10—, diagnostikoaren azpian dauden pertsonak ikusteko beharraz aritu da elkarteko psikologo Iker Arrizabalagak (Erdialdea, 1975).

Agian, munduko irakurle talde izen onena duen taldea da Iraqueerle. Bost urte bete dituzte, hilean behin, Egiako Teila Fabrikan, queer problematikak ardatz, transfeminismotik eztabaidan. Ibon Egaña eta Ainhize Barraikua kideek azaldu dituzte nondik norakoak.

Ander Edo sortzaileak eta Nagore Garmendia egungo arduradunak Sustrai Aisialdi Taldearen ibilbidea errepasatu dute. Belaunaldien arteko lekukoa hartuta, euskara eta auzogintza uztartzen jarraitzeko erronkari heldu diote, garai berrietara egokituz.

Antiguako Soka hirukoak 'Ez da hemen' lan laburra plazaratu du, beraien ibilbideko bigarren urratsa. Rock indartsua eta dantzagarria uztartzen dituen bost pieza ditu, egun jorratzen dutenaren erakusgarri.

Esaldi gogaikarri horietako bat da «inoiz ez da berandu», baina, Ines Perez Artachoren kasuan (Cenicero, Errioxa, Espainia, 1941), hala da. Intxaurrondotarra da aspalditik, eta, hain zuzen ere, auzoan hasi zen korrika egiten, 54 urte zituela. Hortik, estatuko abiadura lasterkari beteranoena izatera eta hamarnaka domina, garaikur eta errekor lortzera. 85 urterekin, ez du kirola uzteko inolako asmorik.