Irailean ere zifra «historikoak» izan dituzte Dbusek eta Dbizik
Dbizi eta Dbus zerbitzuak Herreran. Artxiboko irudia.Donostiako Udala Uztailean, abuztuan eta irailean zehar 9.517.713 bidaia erregistratu dituzte Dbus eta Dbizi zerbitzuek, zifra “historikoak”: iazko aldi berarekin konparatuta 344.145 bidaia gehiago, Donostiako Udalak jakinarazi duenez. Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak adierazi du datu horiek berriro berresten dutela gero eta pertsona gehiagok aukeratzen dituztela “alternatiba jasangarriak” Donostian mugitzeko.
Uztaila izan da Dbusen erabilera handieneko hilabetea udalak argitaratutako datuen arabera, izan ere, 3.046.415 bidaia zenbatu ziren. Dbiziren aldetik, iraila izan da bidaia gehien izan dituen hilabetea: 155.314 bidaia zenbatu ditu udalak.
Bestetik 2026ko urtarriletik irailera artean Dbusek 25.693.396 bidaia erregistratu ditu eta Dbizik 1.146.877.

