Hamahirugarrenez antolatu dute Donostiako WeekInn Berrikuntzaren Astea
2026ko WeekInn astearen aurkezpena, udaletxean.Donostia Sustapena Donostiako WeekInn Berrikuntzaren Astea antolatu du Donostiako Udalak, Donostia Sustapena udal erakundearen bidez eta tokiko zientzia eta berrikuntza ekosistemako hainbat eragilerekin elkarlanean, hamahirugarrenez: urriaren 23tik azaroaren 2ra egingo dute aurtengoa. “Adin guztietako donostiarrei zientzia eta berrikuntzari lotutako proiektuak, ikerketak, teknologiak eta aukera berriak hurbiletik ezagutzeko aukera eskainiko dien programazioa izango du”, azaldu dute antolatzaileek. Egitarau osoa hemen daukazue.
WeekInn Zientzia Martxan ekimenaren XXVII. aldiarekin hasiko da: “Zientziaren erakusketa honek hainbat herrialdetako ikasleak, irakasleak, ikertzaileak eta dibulgatzaileak bilduko ditu Kursaalen, eta doako sarrera izango duen zientzia-azoka bat ere izango du. Berrikuntzaren Asteak adimen artifizialari, kirolari, osasunari eta teknologiari buruzko jardunaldiekin jarraituko du, eta Euskadin lehen aldiz egingo den Berrikuntza Publikoaren XIII. Biltzarrarekin ere. DonostiaINN sariek berrikuntzarekin lotutako enpresak eta erakundeak aitortuko dituzte beste urte batez, eta Astea mundu osoko unibertsitateko gazteentzako Donostia Meeting Minds nazioarteko lehiaketaren lehen edizioarekin amaituko da”, azaldu dute antolatzaileek.
Ane Oiarbide Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotziak nabarmendu duenez, Berrikuntzaren Astea “aukera bat da herritarrak zientziara, teknologiara eta berrikuntzara zuzenean hurbiltzeko”: “Donostiak ezagutza, talentua eta aukera berriak sortzeko gaitasun handia duen zientzia eta berrikuntza ekosistema du, eta Donostia Sustapenean errealitate hori herritarrekin lotzeko eta estatuko zein nazioarteko ekimenak hirira erakartzeko ere lan egiten dugu”.

