Palestinaren aldeko elkarretaratzea egin dute udaletxe parean
Udaletxe aurrean Gernika-Palestinak deitutako elkarretaratzea.Joseba Parron San Sebastian Atzo, 19:00etan, zuen deitua Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak elkarretaratzea Euskal Herriko hainbat udaletxeren parean. Hainbat izan ziren Donostiako udaletxearen parera gerturatu zirenak, Gernikaren herritik, genozidiorik ez! Gerrarik ez! leloapean.
Euskal jendartea “hausnarketa sakona” egitera gonbidatu du taldeak, orain arte euskaldunek “egoeraren tamainako ardura eta erantzukizuna aurkeztu” dituela gogorarazi du eta gaineratu du horrelako egoerak “ezin onartu” direla. Bestetik gaineratu du ezin direla “normalizatu eta ahal den guztietan mobilizatu behar” dela Euskal Herria, “palestinarren itxaropenari ateak zabalik mantentzeko, eta argi eta ozen, inon ere ez, Gerrarik ez! adierazteko”.


