Bentaberriko 510 etxebizitzek babestuak izaten jarraituko dute, bi urtez
Bentaberriko 100 bizilagun baino gehiago elkartu ziren martxoan Eusko Legebiltzarrera joateko.Kaleratzeak Stop Ekainean egin zion Donostiako Udalbatzak eskaera Eusko Jaurlaritzari, beharrezkoak diren arau aldaketak sustatzeko, Bentaberriko etxebiziza babestuen kalifikazioa “iraunkorra” izan dadin, tentsio handiko eremuaren izendapena alde batera utzita. Babestutako etxebizitzek (BOE) aldi baterako izaera mugagabea izaten jarrai dezaten legea egitea baztertu egin du Eusko Jaurlaritzak, ordea.
Hala ere, tentsio handiko eremuetan dauden etxebizitzek babestuak izaten jarraituko dute, oraingoz behintzat. Ondorioz, Bentaberriko babestutako etxebizitzak oraingoz hala izaten jarraituko dute, 2028ra arte, behintzat.
Bentaberriko 510 etxebizitza horiek 290/2003 Dekretuaren aurretik eraikitakoak dira, 1990ko hamarkadan zehazki; beraz, ez dute Babes Ofizialeko Etxebizitzen kalifikazio iraunkorra. Horregatik, bi urte barru babestuak izateari uztean, etxe horien jabe den Testa Homes (Blackstone) putre funtsak nahieran igo ahal izango ditu alokairuak.
Ez da bertako arazoa soilik
Espainian ere etxebizitzaren auzia pil-pilean dago, Maricarmen Abascalen kasua medio, Sumar taldeak Gasteizko ganberara eraman du gaia, Maricarmen hil eta hurrengo egunean zehazki. Bertako alderdi politiko gehienek dolumina helarazi nahi izan diete bere familia eta gertukoei.

