Lizarra kaleko McDonald's-aren aurkako sinadura bilketa abiatu dute
Lizarra kaleko 4 eta 6 zenbakien etxabeetan jarriko dute McDonalds berria.DonoSShopping Lizarra kaleko bizilagunek eta hezkuntza komunitateak aste honetan abiatu du Change.org plataforman kale horretako 4-6 zenbakietan zabaldu asmo den McDonald’s jatetxea geldiarazteko.
Joan den astean jakin zen udalak hirian beste jatetxe bat irekitzeko lizentzia eman diola janari lasterreko kateari, baita erabakiak Lizarra kaleko eta inguruko bizilagunak kezkatzen zituela ere. Zarata eta zikinkeria arazoez harago, Aldapeta Maria Ikastetxeko 2.200 ikasleen osasuna ditu sorburu ezinegonak.
Idatzian jaso dutenez, janari lasterreko establezimenduaren gertutasuna gazteen osasunerako eta ongizaterako “arrisku zuzena” da, nutrizio gutxiko elikagaien kontsumoa “areagotuko” duela uste baitute, “haurren obesitatea eta ikasleen epe luzeko osasun-arazoak sustatuz”. Gainera, haien iritziz, “kontraesanean dago” ikastetxean jasotzen duten elikadura osasungarriari buruzko prestakuntza eta aholkuekiko, baita ikasleek eta familiek egindako “ahalegin eta balioekin” ere.
Etorkizuneko belaunaldien osasuna eta ongizatea lehenetsiko duten hiri antolamenduko politikak nahi dituzte, gutxieneko distantzia bat ezarriz hezkuntza erakundeen eta janari lasterreko operadoreen artean. Hori horrela, udalari eskatu diote hartutako erabakia berraztertzeko

