Artea eta giza eskubideak uztartzen dituen ekitaldian parte hartzeko epea zabaldu dute
Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 23. ekitaldiaren kartela.Donostiako Udala Udalak haur eta gazteei gonbita zabaldu die Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 23. ekitaldian parte hartzeko. Edozein marrazketa teknika erabiliz Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 25. artikuluaren inguruko hausnarketa egiteko gonbita da, “guztiok baitugu etxebizitza egoki batean bizitzeko eskubidea”.
6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek dute parte hartzeko aukera eta lau kategoriatan banatuko dira: 6-8 urte, 9-12 urte, 13-15 urte eta 16-18 urte. Banaka edo taldeka parte hartu daiteke ikastetxeen, haurtxokoen, gaztelekuen, elkarteen, arte akademien eta antzekoen bitartez edo modu librean. Lanak aurkezteko epea 2027ko urtarrilaren 29an amaituko da, 15:00etan.
Epaimahaiak aurre sailkapen bat egin –eta irabazle batzuk erabaki– ondoren, herritarrek ere kategoria bakoitzeko lanik hoberenak aukeratu ahal izango dituzte Giza Eskubideen webgunearen bitartez.
Sari banaketa 2027ko apirilaren 11an izango da, Udaletxeko Udalbatza aretoan. Bestetik, marrazki denak ikusgai egongo dira Victoria Eugenia antzokiko erakusketa aretoan, Okendo plazan, 2027ko apirilaren 9tik 16ra artean.
Erakusketaz gain, Bazen behin irudi bat… liburuxka argitaratuko du udalak, parte hartzaile guztien artean banatzeko, “lan onenen eta sentiberatasun gehien erakusten dutenen hautespen batekin”.
Oinarri denak ikusteko sakatu hemen.

