'Bila-Bila' «iparraldeko korridoa» ondu dute elkarlanean La Txamak eta Sunek
La Txamak eta Sunek elkarlanean egindako 'Bila-Bila' abestiaren bideoklipeko irudia.Balaunka La Txama taldeak ostiralean, hilaren 16an, argitaratuko du bere hurrengo diskoa, eta lan horren azken aurrerapena argitaratu berri du: Bila-Bila. Taldeak Sune musikaria izan du bidelagun oraingoan, “iparraldeko korrido” bat sortzeko, Mexikoko kantagintzan corrido norteño gisa ezagutzen dena.
“La Txamako soka eta haize instrumentuak Suneren trikitiarekin elkartzen dira abesti alai eta dibertigarri batean, maitasun istorioek ez dutela zertan beti garai bateko kantuek kontatzen duten bezalakoak izan gogorarazteko”, azaldu du Balaunka diskoetxeak. Bideoklipa Gipuzkoako Lastur herrian grabatu dute, Borrokinen zuzendaritzapean. Horrez gain, La Txamak diskoaren aurkezpen bira iragarri du hamabi kontzertu baieztatuz; momentuz, ez dute emanaldirik iragarri Donostian.

