Udazkeneko azoka egingo dute Bidebietan
Bidebietako frontoian egingo dute azoka.Beñat Parra Bideak auzo elkarteak antolatuta, udazkeneko azoka egingo dute igande honetan, hilaren 18an, Bidebietan. 10:00etatik 14:00etara izango da, auzoko frontoian (Serapio Mujika pasealekua, 21), doako sarrerarekin.
Auzo elkarteak azaldu duenez, hogei postutik gora egongo dira azokan, askotariko produktuak saltzen: artisautza, gaztak, gozogintzako produktuak, jostailuak, bildumazaleentzako objektuak, diskoak eta abar. Horrez gain, zuzeneko musika ere edukiko dute azokan, Lee Junior musikariak girotuko baitu goiza.

