Azaroaren 11ko greba orokorra prestatzeko asanbladak antolatu dituzte etxebizitza sindikatuek Donostian
Aste honetan egingo dituzte asanbladak Saretxek eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorrera begira.
Etxebizitza eskubidearen aldeko Donostiako manifestazio bat.Andrea Bosch Alfaro Etxebizitza sindikatuek eta lan arloko sindikatu nagusiek greba orokorrera deitu dute Hego Euskal Herrian eta Espainiako Estatu osoan azaroaren 11rako, etxebizitza eskubidearen alde. Horrela, greba egun hori antolatzeko, asanbladak antolatzen ari dira sindikatuak hainbat herri eta hiritan, baita Donostian ere.
Alde batetik, Saretxe etxebizitza sindikatuak, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarearekin (E.H.E.S.S.) koordinatuta, asanblada informatiboa antolatu du asteazken honetarako (hilak 21), Egia auzoko Plaza Haundin. 18:30ean izango da eta edonor joan daiteke, grebaren antolaketan parte hartzeko.
Bestetik, Etxebizitza Sindikatu Sozialistak hiru asanblada antolatu ditu Donostian, hirurak hilaren 23an (ostirala), 18:30ean: Antiguako Lugaritz Kultur Etxean, Amara Berriko Ikasbide elkartean eta Egiako kultur etxean izango dira asanbladak, hain zuzen ere.

