Elkarretaratzea egin dute bortxatua izandako emakume baten heriotza salatzeko
Plaza Haundin egin dute elkarretaratzea.EHko Emakumeon* Mundu Martxa Bortxatua izan zelako salaketa jarri eta egun batzuk beranduago, bere buruaz beste egin zuen Angeluko (Lapurdi) 19 urteko emakume batek. Euskal Herriko Emakumeon* Mundu Martxak “amorruz eta minez” salatu zuen gertatutakoa atzo Egiako Plaza Haundin egindako elkarretaratzean, eta, indarkeria matxistak emakumeen* bizitzetan duen eraginaz gain, gertatutakoa aztertzeko beharra nabarmendu zuen.
Gizonen arazoa ere badela ziurtatu du mugimenduak, ez emakumeena soilik: “Egiturazko arazoa da, eta gizarte osoari dagokio horri aurre egitea”, azaldu du, isiltasuna konplizitatea dela salatuz. Erantzun kolektiboa emakumeen* indarra dela ere gogorarazi du mugimenduak, gertakariaren aurrean erantzun kolektiboa antolatzeko haren protokoloa martxan jarri du eta autodefentsa feministaren beharra ere azpimarratu du.

