Bilera irekia antolatu du Intxaurrondoko IZBE auzo elkarteak: «Zein auzo eredu nahi dugu?»
Bizilagunen bilera bat, Intxaurrondon.Politki elkartea Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkarteak (IZBE) bilera irekia antolatu du auzotarrentzat, Intxaurrondok dituen beharrez hitz egiteko eta bizilagunak saretzeko. Urriaren 28an izango da (asteazkena), 19:00etan, auzo elkartearen lokalean: Intxaurrondo kalea, 54 (Artatxiki dendaren gainean).
“Zein auzo eredu nahi dugu? Zure kezkak eta beharrak ezagutu nahi ditugu, eta ideia berriak jaso, auzoa hobetzeko. Sare bat sortu nahi dugu, eta auzoko jende berriarekin bat egin”, azaldu dute IZBEko kideek. Hain zuzen ere, bileraren bukaera, mokadua jateko aukera egongo da, “solasean aritzeko eta aurpegi berriak ezagutzeko”.


