Abisu horia ezarri dute Donostian, olatu handiengatik
Olatuak Pasealeku Berrian, artxiboko irudi batean. Joseba Parron Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Babes Zibilak abisu horia ezarri du Donostian, “itsasaldeko arriskuagatik”. Hori dela eta, olatu handiek eragin ditzaketen kalteak eta arriskuak ekiditeko, udalak Pasealeku Berria itxi du ibilgailuentzat, Argazkilarien Elkartetik aurrera. Igande honetako 10:00etan ezarri dute alerta eta aipaturiko neurria, eta indarrean egongo da asteleheneko (hilak 26) 05:00ak arte.

