Realak etxean eman beharko du Europan segitzeko pausoa
Txuri-urdinek Fenerbahce hartuko dute gaur Zubietan, Europa kopako final-zortzirenetako joanekoan (19:00).
Realeko neskak Heart of Midlothian taldeari egindako gol bat ospatzen, Zubietan.Reala Turkiako txapelduna gainditzea da Realaren hurrengo erronka, Europa kopan. Txuri-urdinek Fenerbahce izango dute aurrez aurre Zubietan, final-zortzirenetako joaneko neurketan (19:00). Golak eta garaipena behar dituzte kanporaketa bideratzeko.
Fenerbahce, berez, maila apalagoa duen taldea da, nahiz eta pasa den sasoian Turkiako liga irabazi. Une honetan, sailkapen nagusiko hirugarren tokian daude, baina partida bat jokatzea falta zaie. Hori irabazita, liderrak izango lirateke. Gainera, hamalau partida daramatzate galdu gabe. Bestalde, Txapeldunen Ligako bigarren kanporaketa jokatu zuten, eta Belgikako Leuven taldearen aurka galdu zuten, penaltietan. Hori dela eta, Europa kopatzen ari dira, eta final-hamaseirenetan Bielorrusiako Minsk hartu zuten mendean.
Beraz, aintzat hartzeko arerioa izango da, eta Realak azken neurketetan erakutsitako maila onari eutsi beharko dio. Izan ere, jokaturiko azken lau norgehiagoketatik hiru irabazi eta bat berdindu dute —pasa den asteburukoa Zubietan, Espanyolen aurka—. Gorka Alvarez entrenatzaileak orain arte erabakigarriak izaten ari diren jokalari guztiak izango ditu eskura.
Etxeko lanak ondo betetzen badituzte, abantailarekin iritsiko dira azaroaren 11n Istanbulen (Turkia) jokatuko den itzulerako neurketara.

