Objektuak mailegatzeko zerbitzu bat abiatzea onartu du udalak
Arantza Gonzalez Elkarrekin Donostiako zinegotzia (Ezker Anitza alderdiko kidea), gaurko prentsaurrekoan.Ezker Anitza Udalbatzak atzoko osoko bilkuran onartu zuen Ezker Anitza-IUk proposatutako mozioa, objektuak mailegatzeko zerbitzu publiko bat gaitzeko. Hala, datorren urtean zehar, objektuteka proiektu pilotu bat jarriko dute martxan. Zerbitzuaren helburua aurrezpena, kontsumo arduratsua eta bizilagunen arteko lankidetza ekonomia sustatzea da.
Arantza Gonzalez Garcia bozeramaileak defendatu zuenez, garrantzitsua da halako zerbitzu bat bultzatzea, erabiltzaileek noizbehinka erabiltzeko objektuak eskatu ahal izateko, erosi beharrean. Adibide gisa, zulagailua, lurrunezko garbigailua eta aldi baterako gurpil-aulki bat aipatu zituen, alegia, “gutxitan erabiltzen ditugun objektuak, normalean txoko batean gordeta geratzen direnak”.
Bozeramailearen arabera, ekimenak oinarri ditu aurrezpen ekonomikoan eta iraunkortasuna. Kontsumo arduratsua sustatzen eta objektuen bizi zikloa luzatzen du, jende gehiagok eta aldi gehiagotan erabil ditzan.
Abantailen artean, ingurumen inpaktua murrizten laguntzen du, behar ez diren gauzak erosten ez direlako. Gainera, baliabide ekonomiko mugatuak dituzten familiei objektu jakin batzuk erabiltzen laguntzen die, eta Gonzalezek nabarmendu zuenez, “komunitatea eta auzotasuna eraikitzen” laguntzen dute tokiko eremuan loturak “sortuz eta indartuz”, eta kudeaketa gauzatzeko enplegua eratuz.

