Kevin Bercyk hartuko du Adria Domenechen lekua
Kevin Bercy jokalaria, Donostian.Askatuak Gipuzkoa Basket Askatuak Gipuzkoa Basketek eta Kevin Bercyk akordioa lortu dute datozen bi hilabetetarako. Adria Domenechen lesioa dela eta, haren hutsunea betetzea erabaki du Donostiako saskibaloi taldeak.
Bercyk (Kanada, 1994) ibilbide luzea egina du Espainiako saskibaloi ligetan. Dena dela, Euskal Herrian aritu zen lehenik, 2018-2019ko denboraldian, Zornotzako taldearekin. Ordutik aurrera, bere ibilbidearen zati handiena Lehen FEB mailan egin du, eta kategoriako jokalari gisa finkatu da.
Debuta Real Canoe taldearekin egin zuen, partidako 10 puntu eta 6 erreboteko batez bestekoekin. Hurrengo denboraldian, Almansarekin aritu zen, eta antzeko estatistikak lortu zituen —10 puntu eta 5 errebote, batez beste. Aldiz, 2022-2023ko denboraldian Caceres taldean jokatu zuen orain arteko denboraldirik onena, 11,5 puntu eta 6,8 erreboterekin. Gerora, Alacantek fitxatu zuen, eta igoera fasea jokatu zuten. Lehen FEB mailako azken esperientzia 2024-2025ko denboraldian izan zuen, Oviedon eta Kantabrian. Pasa den sasoian, berriz, Frantziako bigarren mailako Le Havre taldearekin jokatu zuen.
Domenechen lesioari dagokionez, klubak adierazi du ezker orkatilan duela mina, eta horrek eragina duela tendoi peroneoetan eta atzeko tibialean, baita hezur edema bat ere. Erresonantzia magnetikoaren bidez egindako probek baztertu egin dituzte tendoi hausturak, lotailu lesioak eta hausturak. Horrela ere,

