Bilintx liburu dendari lehergailu batekin eraso egin zion eskuin muturrak, gaurko egunez, duela 40 urte
Bilintx liburu denda zenaren zigilu bat.Argia Gaurko egunez, duela 40 urte, 1986ko azaroaren 6an, Donostiako Parte Zaharreko Bilintx liburu dendan lehergailu batek eztanda egin zuen. Bigarren aldia zen, urtebetean, denda horrek halako erasoa jasaten zuela. Argia hedabideak eman du efemeridearen berri, bere efemerideen kanalean.
Fermin Kalbeton kalean zegoen Bilintx liburu denda, gaur egun Elkar liburu denda dagoen lekuan. Hain zuzen ere, Bilintx dendaren 50. urteurrena ospatuko dute denda horretan datorren asteartean,
Gerora GALengatik zigortuko zuten Julen Elgorriaga gobernadoreak honela justifikatu zuen erasoa, Argia-k nabarmendu duenez: “Gertaerak izaera politiko-soziala duela kontsideratzen da”. Urte haietan, eskuin muturreko taldeen eta bestelako talde parapolizialen erasoak eta mehatxuak pairatu zituzten Euskal Herriko hainbat liburu denda eta saltzailek, baita euskalgintzaren inguruko bestelako establezimenduek ere.

