Kafka eta surflaria
Olatu bat eta surflari bat, Donostian.Joseba Parron San Sebastian Egun batean, labezomorro baten moduan jaiki zen Gregor Samsa. Itxura guztien arabera, lanik ez zuen egin nahi Kafkak eta hortik asmakizunaren beharra. Pentsa, zenbat buruhauste asmatu zituen, zenbat Metamorfosi, Gaztelu, Prozesu, Desagertu… Eta dena aitarekiko harreman arraro horregatik… Ez dakit jarraitzen nauzun, irakurle. Zuk ere izango zenuen gogoa, gauzak arraro jartzean, esateko: «Utzi nazazu bakean, Kafka!».
Kontua da denoi tokatzen zaigula surfeatzea gureak ez diren olatuetan. Baina kontua da argi edukitzea olatu gainean zaudenean zarela surflari. Itsasotik atera eta hondartza aspaldi atzean utzi duzunean deskantsatu dezakezula. Utzi neoprenoa! Utzi taula! Eta batez ere… utzi eskuko keinu hawaiidar hori!
In fact, the point is [ingelesezko B2 ateratzen ari naiz, irakurle, praktikatu beharra dut] egunaren amaieran argi edukitzea ez zarela surflaria. Berez, zu zeu zarela olatua, zu zeu taula eta zu zeu hondartza. Pfff eta zu zeu Kafka?

