Ostengunean ekingo diote CIMASUBen 50. zikloari
50. Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren aurkezpena.CIMASUB Ostegunean, hilak 12, ekingo diote 50. Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloari. Hiru egun iraungo ditu zikloak –larunbatean, hilak 14, amaituko da– eta, hiru egunetan, 19:00etan, Antzoki Zaharrean egingo dituzte proiekzioak. Guztira 22 lan ikusi ahal izango dira hiru saioetan –Brontzezko saioa hilak 12an izango da, Zilarrezkoa hilak 13an eta Urrezkoa 14ean–.
Zikloak “itsas hondoa ezagutaraztea eta harekiko errespetua eta maitasuna transmititzea” du helburu eta, proiekzioez gain, Itsaspeko Txikizikloaren bidez, 3.500 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute belaunaldi berrietan itsas munduarekiko jakin-mina eta ingurumenarekiko errespetua pizteko hezkuntza biran. Gainera, berritasun gisa, Itsaspeko Adinzikloa abiarazi dute Realaren fundazioarekin lankidetzan, itsaspeko mundua eguneko zentroetara eta adinekoen egoitzetara hurbiltzeko.
Bestetik, erakusketak ere egongo dira, hiriko zenbait gunetan, nazioarteko lehiaketako irudi ikusgarrienak jasotzen dituzten argazkiekin.
Hiru zinema saioak doakoak izango dira, eta sarrerak proiekzio bakoitzaren egunean bertan eskuratu beharko dira. Sarrerak jaso ahal izateko bi ordutegi egongo dira: goizez, Viktoria Eugenia antzokian, 11:00etatik 13:30era, eta arratsaldez, berriz, Antzoki Zaharrean, 16:30etik 19:00etara.

