Realak nabarmen egin du gora
Nesken futbol taldeak azken minutuan irabazi du Eibarren aurkako derbia (1-2), eta mutilek garaipen garrantzitsua eskuratu dute Rayoren aurka (1-0).
Realeko neskak Eibarren kontrako garaipenaren gola ospatzen, Ipuruan.Reala Bolada onean da emakumezkoen Reala, eta sailkapenean goiko postuetara hurbiltzea lortu dute —lau puntura dute hirugarren tokia—. Eibarren kontrako larunbateko derbia irabaztea erabakigarria izan zen txuri-urdinentzat (1-2). Gainera, azken minutuan lortu zuten garaipena, Laura Caminoren burukada ederrarekin. Aurreneko gola, berriz, Ainhoa Marinek egin zuen. Horrekin batera, aipatzekoa da Nahia Zunzunegi ordiziarraren debuta, harrobiko lan onaren emaitza. Ligan maila ona eman ostean, etzi, Europa ligako final-zortzirenetako itzulerakoa jokatuko dute Zubietan, Fenerbahce turkiarren aurka. Gogoratu behar da bi goleko abantaila izango dutela, Turkian 0-2 irabazi ondoren.
EMAITZAK
Futbola
Emakumezkoen lehen maila, 10. jardunaldia
- Eibar 1 – Reala 2
Gizonezkoen lehen maila, 12. jardunaldia
- Reala 1 – Rayo 0
Saskibaloia
Emakumezkoen lehen maila, 7. jardunaldia
- Avenida 70 – Ibaeta Basket 74
Gizonezkoen bigarren maila, 7. jardunaldia
- Kanaria Handia 87 – Askatuak Gipuzkoa Basket 66
Belar hockeya
Emakumezkoen ohorezko maila, 8. jardunaldia
- Reala 2 – Sardinero 0
Eskubaloia
Europa Ligako kanporaketa, joanekoa
- Kanaria Handia 27 – Bera Bera 30

