Abian da ELAren pikete informatiboa
Pikete informatiboa abiatu du ELAk, Pio XIIaren plazatik.Nagore Garmendia ELA sindikatua pikete informatiboa egiten ari da Amara eta Erdialdeko kaleetan barrena. Pio XII plazatik abiatu dira 8:30eak aldera eta Gernikako pasealekuko errepidea hartu dute Etxebizitza denontzat. Euskal Herrian SMI 1.500 dioen pankarta atzean. Jendetzaren atzean auto eta nagusiki autobus ilara osatzen joan da.
Etxebizitza eskubidea aldarrikatzeaz gain, lana eta ondasuna banatzeko aldarriak dira nagusi: Etxebizitza eskubidea da, Frente al negocio, expropiacion, Negozioa bada, ez da eskubidea…
Manifestarien artean bestelako pankartak ere badaude, bertan baitira berezko borrokan ari diren langileak ere, hala nola zaintzaileak, Metropolitaneko langileak edota Osakidetzakoak ere.
“Goizeko piketea egiten ari gara gaur etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorra dagoela esateko eta 1.500 euroko soldata minimoa eskatzeko. Donostiarrei esateko espekulatzaileekin ezin garela inora joan”, azaldu du Txomin Lasa ordezkari sindikalak.

