Hainbat auzotan ibili dira pikete informatiboak goizean
Piketeak Parte Zaharrean.Maddi Viana Etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorra dela eta, Donostiako hainbat auzotan barrena ibili dira pikete informatiboak gaur goizean, tartean Antiguan, Egian eta Parte Zaharrean. D0zenaka lagun ibili dira kaleetan zehar, ireki dituzten saltoki, taberna eta kafetegi gutxiak itxi ditzaten aldarrikatuz. Gora behera handirik gabe ibili dira bertatik, kartelak jartzen eta jendea greba orokorra egitera gonbidatuz, “gaur greba eguna da” eta “etxebizitza ez da negozioa” oihukatuz.
Antiguan, LAB sindikatuak deituta, Bentaberriko maizterrekin gosaria egin dute grebalariak lehenik, eta auzoan zehar ibili dira ondoren; grebalari batzuek auzoko EAJren batzokian pintaketak egin dituzte, baita ere.
Parte Zaharrean eta Egian, grebaren aldarrikapenak kaleetan barrena zabaldu dituzte, baita auzo bakoitzeko blokeak osatu ere, eguerdiko manifestaziora joateko.
Jarraian, Parte Zaharreko goizeko argazkiak:
Jarraian, Antiguako goizeko argazkiak:
Jarraian, Egiako goizeko argazkiak:

