Pertsona bat atxilotu dute Donostian, grebaren lehen orduetan
Hainbat ertzain, azaroaren 11ko greba orokorreko ekintza batean.Beñat Parra Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, pertsona bat atxilotu dute Donostian, etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorraren lehenengo orduetan. Ertzaintzak, guztira, hamahiru pertsona atxilotu ditu azaroaren 11 honetako grebaren lehenengo orduetan, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, baita ehun pertsona inguru identifikatu ere.
Zehazki, bertsio ofizialaren arabera, 32 urteko emakume bat da Ertzaintzak atxilotu duen pertsona, eta 09:15ean atzeman dute “agintaritzaren agenteei eraso egiteagatik, identifikatu nahi zuten ertzainei eraso egiten saiatzeagatik”.

