Euskadiko Parke Teknologikoek lau zentro zientifiko irekiko dituzte publikoarentzat
Donostia Campuseko BCBL instalazioa.Parkea Hilaren 18an eta 19an, Euskadiko Parke Teknologikoek ateak irekiko dituzte herritarrek lau zentro zientifiko barrutik ezagutu ditzaten. Helburua zentro hauetan egiten den ikerketa lana gizarteari hurbiltzea eta erakustea da. Zientzian interesa duen edonor joan daiteke, baina aldez aurretik izena eman behar da Parkeren webgunean.
Bisitatu daitezkeen lau zentro horien artean, bi Donostian daude: CIC biomaGUNE alde batetik, biomedikuntzan eta irudi mediko aurreratuetan lan egiten duena; hilaren 19an bisitatu ahal izango da, 18:00etan. Bestetik, BCBL zentroak garuna eta hizkuntza ikertzen ditu (elebitasuna eta ikaskuntza, esaterako), eta hilaren 18an irekiko ditu ateak, 12:00etatik 13:30era.
Bestalde, Gasteizko energia biltegiratzeko teknologia berriak eta materialak ikertzen dituen CIC energiGUNE zentroa bi egun horietan irekiko dute jendearentzat, 13:30etik 14:30era. Azkenik, Zamudio eta Derioko campusean, EHUrekin lotuta dagoen Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa (CFAA) bisitatzeko aukera izango da hilaren 18an, 10:00etatik 12:00etara.

