Iñake Irastorzak Ohorezko Besarkada saria jasoko du
Iñake Irastorza, aktorea.EAB Euskal Aktoreen Batasuna sindikatuaren (EAB) XXI. Besarkada sarietan jasoko du Iñake Irastorzak Ohorezko Besarkada saria. Datorren astelehenean, hilak 16, egingo dute Besarkada sarien gala, Viktoria Eugenia antzokian, eta bertan jasoko du aktoreak saria. Aurten berrikuntza dakar sari banaketak: lehen bi urtero egiten bazen ere, urtero egingo duten sari banaketa bihurtu da.
Ohorezko Besarkadaz gain, antzerki, zine eta fikzio telesailetako emakumezko eta gizonezko aktore hoberenak hautatuko dituzte. Haien artean Jose Ramon Soroiz dago izendatua, zinemako gizonezko aktore hoberenaren saria lortzeko.
Saridunak hautatzeko bozkan parte hartu dutenei eskerrak eman dizkie EABk haien sare sozialen bidez, baita “sari hauek posible egiten dituzten eta euskal arte eszenikoen eta ikus-entzunezkoen sektorea babesten duten erakunde laguntzaileei” ere. Bozkan EABko bazkideek parte hartu dezakete, sindikatuaren webgunean bertan.

