Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak omendu dituzte
Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak omentzeko ekitaldia, Alderdi Ederren.Donostiako Udala Hilaren 10ean, urtero egin ohi duten moduan, Donostiako Udalak terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak omendu zituen, Alderdi Ederren. Hain zuzen ere, ekitaldia Oroimena monolitoaren aurrean egin zuten.
Jon Insausti alkateak eta udalbatza osatzen duten udal taldeetako ordezkari gehienek parte hartu zuten astearteko ekitaldian. Han izan ziren, besteak beste, Juan Karlos Izagirre (EH Bildu), Ane Oiarbide (PSE-EE) eta Victor Lasa (Elkarrekin Donostia). Aldiz, PPren izenean ez zen zinegotzirik joan, baina Mikel Lezama eta Jorge Mota batzarkideek parte hartu zuten.
Minutu batzuk isilean igaro ondoren, lore eskaintza egin zuten, Donostiako Udalaren Txistularien Bandak lagunduta.

