«Donostiako bizitzako erritualek» inspiratutako ilustrazioen erakusketa
Iker Garcia margolari eta ilustratzailea, Letoh hotelaren parean.Letoh hotela Atzo inauguratu zuten Donostia: Elkarrekin bizi Iker Garcia artista donostiarrak egindako zortzi ilustraziok osatutako erakusketa Letoh San Sebastian hotelean. Erakusketak Donostiako bizitzan ohikoak diren eszenak islatu nahi izan ditu artistak, “hiria bizitzeko eta partekatzeko modu propioa” eraikitzen dutelako.
Zuri-beltzean dira zortzi ilustrazioak, “elkarte gastronomikoen tradiziotik hasi eta mahi baten inguruko bileretaraino, hiria itsasoarekin eta surfarekin lotu arte” adierazpenak jasotzea du helburu. Collection of Moments: hirira irekitako hotela Letoh hotelaren ekimenaren bigarren proiektua da. Erakusketa baliatuz, artea “hotelera hurbildu eta ingurunearekin duen lotura sendotzea” bilatzen du ekimenak, baita hotela espazio irekia bihurtzea ere, “ostalarien, bizilagunen eta tokiko talentuaren arteko lotura sustatuz”.
Erakusketa gaurtik aurrera bisitatu daiteke, doan, eta Letoh hotelak jakinarazi duenez “jendearentzat zabalik egongo da aurreikusitako amaiera datarik gabe”.

