Joseba Kortak jaso du XI. Donostiako Orfeoia-Musikene Saria
Joseba Korta piano jotzailea.Musikene Gaur 19:30ean izandako sari banaketan eman diote Joseba Korta konpositore eta piano joleari XI. Donostiako Orfeoia-Musikene saria. Jose de Olaizola konpositorearen obra argitaragabearen inguruan egindako ikerketagatik jaso du Kortak saria. Saria Donostiako Orfeoiak eta Musikenek ematen dute elkarlanean, 2014an sinatu zuten lankidetza hitzarmenean adostu zutenez.
Eresbilen –Musikaren Euskal Artxiboa– gordetako eskuizkribuak baliatu ditu ikerketa musikari gazteak ikerketa gauzatzeko. Horiek bildu eta aztertu ondoren, “gutxi ezagutzen den” errepertorio bat berreskuratzeko eta euskal musikaren ondarea zabaltzeko helburua du Kortaren ikerketak, “orain arte argitaratu gabe zeuden konposizioak berriro ezagutaraziz”.

