Patxi Ezkiagaren biktimei "aitortza publikoa" egingo die La Salle ikastetxeak hilaren 21ean
Patxi Ezkiaga irakasle oiharen abusuak salatu dituzte Loiolan.La Salleko ikasle oihak Loiolako La Salle ikastetxeak Patxi Ezkiaga bertako irakasle eta idazlearen biktimak aitortuko ditu hilaren 21ean. “Aitortza publiko” ekitaldian plaka bat jarriko dute Topoaren eskaileretako ikastetxeko sarreran. Ezkiagak sexu abusuak pairatu zituzten 30 bat ikaslek 1976 eta 2012 urteen artean. La Sallek “kaltetutako pertsonekiko eta haien familiekiko etengabeko babesa eta elkartasuna” adierazi badu ere, ikasle ohiek hilabeteak daramatzate halako ekintza bat eskatzen. Apirilean elkarretaratze jendetsua egin zuten Topoaren geltoki aurrean, ikastetxearen jarrera “etsigarria” kritikatu zuten, Arartekoaren gomendioei muzin egiteagatik, eta, aldi berean, sexu abusu horiek salatu eta biktimen babes osoa adierazteko.

